Azerien ibilerek arazo handiak sortu izan dituzte, batez ere animaliak dauden inguruetan. Bada, horri erremedio emateko, azeri harrapatzaileak kontratatzen ziren orain urte batzuk. Horrelako lanak egiten zekizkiten gizon taldeak ezagunak izaten ziren eta, udaberri aldera, beraiengana jotzen zuten herritarrek. Azeri harrapatzaileak pozoina jartzen zuten basoan, baina «nahiko modu ekologikoan» egiten zutela dio Anjel Irigoras zegamarrak: «Denbora jakin bat pasatakoan, kendu egiten zuten pozoina, beste animaliei kalterik ez egiteko».
Irudian, ezker-eskuin, Roman Guridi, Luis Otaegi eta Joxemari Azurmendi zegamarrak azaltzen dira, harrapatutako azeriekin.