Iñaki Beitiaren omenezko mendi martxa egingo dute igandean, 18. urtez, Urretxuko eta Zumarragako mendietan barrena. Urtez urte indartzen joan da ibilaldia, eta egun martxa herrikoi bihurtu da. GoiBerri aldizkaria probaren antolatzaileekin bildu da Goierri kirol elkartearen egoitzan. Iñaki Beitia zena gogoan, haren mendizaletasuna eta euskaltzaletasuna mantentzen saiatzen dira urtero probaren antolatzaileak.
Erreportaje osoa bihartik aurrera irakurri ahal izango da, GoiBerri aldizkariaren 103. zenbakian.