OSAGAIAK:
- Txahal-masailak (karrillerak)
- Tipula
- Azenarioa
- Porrua
- Baratzuria
- Sagarra
- Ardo beltza
- Irina
- Olioa
- Gatza
ERREZETA:
Barazkiak txikitu eta frijitu, kolore pixka bat hartzeko. Txahal-masailak, osorik, irinetan pasatu eta zartagi batean frijitu behar dira. Gorritutako barazkien gainean jarri, dezente ardo eta ur pixka bat gehitu, eta egosten utzi bigundu arte (gutxienez bi ordu). Txahal-masailak atera, eta xerratan ebaki.
Barazkiak irabiatu eta iragazi ondoren, txahal-masailak saltsan sartu.
Sagar purearekin edo patata frijituekin aurkeztu platera.