Eibar taldeak sekulako lorpena egin du Espainiako ligako 1. mailara igota. Taldearekin batera, bi jokalari goierritarrek bizi izan dute zeruetarako igoera hori: Dani Garcia zumarragarrak eta Alain Eizmendi beasaindarrak. Talde armagilean jokatzen dute biek, eta apenas bi urtean, 2.B mailatik 1. mailara igotzea lortu dute. GoiBerri aldizkaria haiekin izan da; oraindik erabat sinistu ezinda, baina datorren denboraldiari begira ilusioz beteta agertu dira. Bihartik aurrera irakurri ahal izango da erreportaje osoa.