Lazkaoko Gure Esku Dago taldeko Xanet Barreras (Lazkao, 1976) buru belarri ari da, beste hainbat kiderekin bateara, igande honetako giza katea eta ondorengo festa antolatzen.
Zer dago gure esku?
Erabakitzeko eskubidea.
Nor gara gu?
Euskaldunok erabakitzen duguna.
Zer du Lazkaok azken aldian jai erraldoiak egiteko gune izateko?
Elkartasuna eta auzolana Lazkaoren ezaugarriak dira.
Zaletasun bat.
Parranda.
Pelikula bat.
Brave heart.
Musika talde bat.
Ken zazpi.
Abesti bat.
Ken zazpiren Ilargia.
Janari bat.
Urbitarte sagardotegiko arrain on bat, brasatan eginda.
Edari bat.
Sagardoa.
Oporretarako leku bat.
Argentina.
Amets bat.
Euskaldunen artean elkarbizitza ona edukitzea, eta liskarrak behingoz amaitzea.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Realak Zaragozan kopa irabazi zuen eguna.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Iristeko dago oraindik.
Gorroto duzuna.
Faltsukeria.
Goierriko txoko bat.
Lazkaomendi.
Herriko alkate bazina…
Zortzi urte pasatu nituen zinegotzi, eta nahikoa da!
Lazkaon biziko ez bazina…
Konpainia onarekin beste edozein tokitan, baina kostata…