Frankismo garaiko Ordena Publikoaren Auzitegiaren bortizkeria eta errepresioa jasan zuten emakumeei Urrezko Domina eman die Gipuzkoako Foru Aldundiak, aitortza moduan. Egoera horretatik pasatako hiru emakume zaldibiarren testigantzak bildu ditu GoiBerri aldizkariak. Arantxa Jauregi, Gurutze Sukia eta Teodora Nazabal dira hiru emakume horiek. Erreportaje osoa, bihartik aurrera irakurri ahal izango da, GoiBerri astekariaren 107. zenbakian.