«Bilbo eta Altzaga artean saltoka» bizi da Lander Muñagorri (Ordizia, 1986). Ordizian jaioa da, baina 13 urte daramatza Altzagan bizitzen. Diario Vascon, Argian eta Goienan aritu da kazetari, eta egun BERRIA egunkarian ari da, Bilboko erredakzioan.
Prentsa, irratia, telebista edo Internet?
Nire ibilbide profesionala ikusita, nahiko garbi dagoela uste dut! Hala ere, irratian eta telebistan izandako esperientzietan ere gustura sentitu naiz.
Goierri edo Bilbo?
Bizitzeko Bilbo, eta bisitatzeko Goierri.
Albiste on bat?
Euskara normalizatzen ikustea.
Eta txar bat?
Euskarazko hedabideentzat diru laguntza gutxiago egotea.
Oporretarako leku bat?
Europa ekialde ingurua.
Liburu bat?
Irakurri dudan azkena, Petrogrado komikia.
Musika talde bat?
Hainbeste! Bat esatekotan, Kuraia.
Abesti bat?
Egunsentian, Kuraiarena.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna?
Kuraia lehenengoz ikusi nuen eguna, Urretxuko kilometroetan. Kolpean iritsi zitzaizkidan.
Jaso duzun oparirik bereziena?
Bereziena bada, niretzat gordeko dut!
Gorroto duzuna?
Elkarrizketak erantzutea!
Goierriko txoko bat?
Aizkorri.
Herriko alkate bazina?
Ez dut uste horretara iritsiko nintzatekeenik…