Goierriko Hitzaren 10. urteurreneko irudiaren egilea da Mattin Osinalde (Legazpi, 1975). Herriko elizaren ondoan Attiko Estudio Grafikoa enpresa du.
Zer behar du logotipo on batek?
Komunikatzailea, originala, identifikagarria, bakarra, gogoragarria, sinplea, ikusgarria…
Kolore bat?
Denek dute bere lekua edo momentua. Hala ere, gutxien gustatzen zaidana granatea da.
Letra tipo bat?
Helvetica zalea naiz.
Zaletasun bat.
Mendietatik edo basoetatik korrikan ibili eta galtzea.
Pelikula bat.
Chocolat.
Liburu bat.
Ez naiz liburu zalea, aldizkariak gustatzen zaizkit.
Musika talde bat.
Mano Negra.
Abesti bat.
Txetxo Bengoetxearen Gaueko hasperenak.
Janari bat.
Mariskoa.
Edari bat.
Beteluko ura edo kalimotxoa.
Oporretarako leku bat.
Ura gertu dagoen bat; posible bada erreka inguru bat.
Amets bat.
Baserri batean bizitzea eta bertan zaldiak zaintzea.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Nepaleko lagun baten pultsera.
Gorroto duzuna.
Pertsona batzuen humiltasun falta.
Goierriko txoko bat.
Txindoki bere bertsio guztietan.
Herriko alkate bazina…
Ufff, hori berarentzat.
Legazpin biziko ez bazina…
Leku askotan, baina seguru, sarri etorriko nintzatekela bisitan.