OSAGAIAK:
- Olo malutak
- Ura
- Azenarioa
- Kuiatxoa
- Tipula
- Pipar gorria
- Ogi xigortua
- Gatza
- Oliba olioa
ERREZETA:
Bezperan olo malutak ontzi batean urez estalita jarri, eta gau osoan beratzen eduki behar dira.
Barazki guztiak moztu, eta zartagin batean sueztitu ondoren, oloari ura kendu, soberan badu, eta barazkiekin nahastu. Gatza gehitu eta ogi xigortua nahasten joan testura likatsuko orea lortu arte.
Lortutako ore puskak hartu, eta hanburgesen itxura eman behar zaie.
Zartagina sutan jarri olio zorrotada batekin, eta prestatu ditugun haburgesak frijitu bi aldeetatik.
Zerbitzatzeko garaian entsalada apur batez lagundu daiteke.