Udazkenarekin batera sagarrak bildu eta sagardoa egiteko garaia da urria. Goierriko sagardogileak lan horretan dira eta Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserrian Sagardo Astea antolatu dute sagardoaren aitzakian, urriaren 17ra bitartean.
Sagardo Astean dolarea martxan jarriko dute, orain dela 500 urte erabiltzen zen teknika berarekin sagardoa egiteko. Hilaren 9tik 17ra, 11:30ean, sagar zanpaketak, antzezpenak eta kirikoketa ikuskizunak egingo dituzte. Urriaren 11n eta 12an, asteburua izaki, bi erakustaldi egingo dituzte: 12:00etan eta 17:00etan.
Errezeta lehiaketa
Sagardo astearen barruan bi lehiaketa antolatzen dituzte Igartubeitin. Batetik, Sagardo Astean ateratako argazki lehiaketa; eta bestetik, errezeta lehiaketa. Aurten, sagardoa eta bakailaoa osagai dituen errezetak aurkeztu beharko dira.