Beasaingo tren geltoki parean zegoen bustoa kendu egin dute. Udaltzaingoaren ustez ikuspena oztopatzen zuelako, gobernu-batzordean busto hau kentzea onartu zen. Erabakiak aldeko eta kontrako erreakzioak sortu baditu ere, gutxik zekiten orain arte nor zen edo zergatik zegoen.
Bustokoa Antonio Garmendia Otaola (Beasain, 1905) zen. Jesusen Lagundian sartu eta filosofia, pedagogia eta psikologia ikasketak egin zituen Europan zehar. Gero, irakasle izan zen hainbat unibertsitatetan, eta hainbat laborategi-bulego sortu zituen psikologo bezala. Zenbait kultur elkartetako kide izan zen eta baita zine kritikari ere. Hainbat libururen artean, Beasain, patria de San Martin de Loinaz. Biografía de un Pueblo y un Santo idatzi zuen 1962an.
«Hemen kokatuta egon zen Barrendain etxea 1857-1972» zioen plaka bat ere bazegoen bustoaren azpian, posta leku garrantzitsua izan zen Barrendain baserria gogoraziz.