Ordiziako Oianguren institutuko irakaslea da, eta azken hiru urteetan Gaintzan bizi da Auritz Aurtenetxe (Bilbo, 1978). Gaintzako festa batzordean aritu da. «Aldaketa ugari izan badira ere, parte hartzea ezin hobea izan da, bereziki herriko gazteena», dio herriko festei buruz.
Herri txiki batean bizitzearen abantaila?
Lasaitasuna, parajea eta jendearekiko tratua. Bilbotarrak ondo tratatzen gaituzte!
Eta desabantaila?
Zerbitzuetan beste herriekiko mendekotasuna.
Zaletasun bat.
Musika.
Pelikula bat.
El jardín de la alegría.
Liburu bat.
Isabel Allenderen De amor y de sombra.
Musikari bat.
Mikel Laboa.
Abesti bat.
Lili bat.
Janari bat.
Piper berdeak, frijituak.
Edari bat.
Garagardo freskoa.
Oporretarako leku bat.
Korsika.
Amets bat.
Herri honen askatasuna, eta gurekin ez daudenen etxeratzea.
Gorroto duzuna.
Faltsukeria eta hipokrisia.
Goierriko txoko bat.
21.00ak, txikia lo dagoela, baratzan, garagardoa eskuan, bikotearekin Txindokira begira.
Herriko alkate bazina…
Josebak oso ondo egiten du, eta gainera Athleticekoa da.
Gaintzan biziko ez bazina…
Gabirian edo Zerainen. Bilbotik urrun eta gertu, Marijaiari bisita egiteko. Gora Marijaia!