Josu Landa (Zumarraga, 1980) Ezkioko Argindegi ostatuko sukaldaria eta zerbitzaria da. Denbora librean DJ lanean ere aritzen da.
Ondoen prestatzen duzun platera?
Arrainak.
Eta jatea gehien gustatzen zaizuna?
Arroza kubatar erara: arroz zuria, tomate saltsa eta arrautza.
Edari bat?
«Tinto de verano»a.
Tabernan gustura egoten zaren une bat?
Saltsa dagoenean. Ostiraletan 19:00etatik aurrera gazteak etortzen dira, eta orduan. Udan pintxo-potea egiten dugu eta orduan ere jende dezente ibiltzen da.
Sukaldari bat?
Juanma Hurtado, Zumarragako Kabia jatetxekoa.
Bezero bat?
Ez dakit… Lagunak eta familiakoak etortzen direnean gustura hartzen ditut.
Zaletasun bat?
Musika.
DJ bezala aritzeko leku bat?
Raveak: Mendian eta gaztetxean lagunekin joan eta musika jartzea. Egoten garen lekuetan, behin Ravea egin eta gero dena garbi uzten dugu. Ezkion ere egin genuen behin.
Abesti bat?
Bad Brains taldearen I Against I abestia.
Goierriko txoko bat?
Atxurtza.
Herriko alkate bazina?
Ostatu berria egingo nuke Ezkion.
Ezkion biziko ez bazina?
Beste herri txikiren batean; Euskal Herrian izan badaiteke, hobe.