Idiazabalgo Ampo kooperatibak 50. urteurrena ospatu du 2014. urtean zehar. 1965eko irailaren 5ean inauguratu zuten Idiazabalgo lantokia; herriko parrokoak, On Ignazio Gorrotxategik bedeinkatu zituen instalazioak. Fundiziotik gertu zegoen Geronimo-Enea tabernan ardo txuri tragoa hartuta amaitu zuten inaugurazioa. Argazkian ageri diren bazkideak kooperatibaren sortzaileak dira.
- Ezkerretik eskuinera, eta goitik behera: Eugenio Liceras, Migel Iparragirre, Agustin Etxaniz, Santi Telleria, Juan Arribas, Juan Villaluenga, Jose Joakin Lasa, Jose Javier Garcia, Carlos Sobrino, Aniceto Ortiz de Etxeberria, Pedro Santamaria, Bernardo Oiarbide, Agustin Ezkurra, Enrike Galarraga, Jose Lizarraga, Ignazio Urkia, Andres Iparragirre, Jose Telleria, Jose Aristimuño, Joaquin Alvarez, Ignazio Ormazabal, Jose Goiburu, Jose Mari Etxaluze, Luis Mintegi, Jose Maria Mendizabal, Anselmo Ormazabal, Julian Urteaga, Luis Oiarbide eta Lucio Perez.