Amaia Aizpuruak Orkli kooperatiban egiten du lan kalitateko eta prozesuko arduradun moduan, eta denbora librean Korosti Dantza Taldeko zuzentzeaz ere arduratzen da.
Zaletasun bat?
Dantza.
Dantza bat?
Fandangoa.
Dantzarako plaza bat edo emanaldi bat?
Korostiren gabonetako jaialdia.
Legazpiko inauteriak zerk egiten ditu berezi?
Ostiraletik igandera arte inauteri giroa dagoela, ostiralean, larunbatean eta igandean ekintzak baitaude.
Bidaia bat?
Ruta Quetzalekin 1996an Boliviara egin nuen bidaia.
Abesti bat?
La Mision.
Liburu bat?
Los Pilares de la Tierra.
Janari bat?
Patata tortilla.
Amets bat?
Patagonia bisitatzea.
Gorroto duzuna?
Desordena.
Goierriko txoko bat?
Txindoki.
Legazpin biziko ez bazina?
Oñatin.
Herriko alkate bazina?
Denen alkatea izaten saiatuko nintzateke, denen iritziak entzunez eta herriagatik lan eginez, politika alde batera utziz.