Andoni Mikelarena (Beasain, 1998) Beasaingo Gure Esku Dago taldean dabil buru belarri, ikasketek uzten dioten denboran. Ikasketa bidaiatik, Londrestik, etorri berria da.
Zer dago gure esku?
Benetan desio dugun guztia.
Zer izan nahi duzu ‘handitan’?
Lehenengo txikia izatea dagokit, etorriko dira etorri beharrekoak.
Gustukoen duzun ikasgaia?
Filosofia, pentsatzen uzten didalako.
Gorroto duzuna?
Jarrera autoritario oro.
Futboleko epaile aritu izan zara. Bizitzako zein arlotan egingo zenuke epaile lana?
Lehenengo nire burua epaitu behar dut, besteak epaitzerako.
Nori aterako zenioke txartel gorria?
Egunero gure eskubideak murrizten diharduten horiei.
Zein da zuretzat gaur egun gazteek bizi duten arazorik handiena edo larriena?
Errealitatea aldatu beharrean, alde egin nahi dugula bertatik.
Zaletasun bat?
Mendira joatea.
Film bat.
Berri ona.
Liburu bat.
El hijo de Juanita Gerrikabeitia.
Musika talde bat.
Los Chikos Del Maiz.
Zeri diozu beldurra?
Gizartea aldatuko dugunaren esperantza galtzeari.
Zerk sortzen dizu irribarrea?
Amonarekin pasatzen ditudan momentu goxoek.
Gustuko plater bat.
Patata tortila.
Eta edari bat?
Ura.