Ekainaren 14an Gabirian egingo den Eskola Txikien Festaren salmenta batzordean lanean buru belarri dabil Amaia Larrañaga (Beasain, 1974). Azken txanpan sartuta dauden honetan, eguna iristen ari denaren urduritasuna dute. «Ea eguraldi ona egiten duen, eta denon artean egun txukun bat ateratzen zaigun», dio.
Zaletasun bat.
Eskulanak, margotzea, puntua egitea, argazkiak, yoga… Irakurtzea ere atsegin dut, baina, guztirako denborarik ez.
Pelikula bat.
Herriko gazteek egindako Baietz! eta Benemeritoak.
Liburu bat.
Irakurtzen ari naizena, Dolores Redondoren trilogiako azkena, Ofrenda a la tormenta.
Musika talde bat.
Gabiriako Guri 5! Taldea.
Abesti bat.
Mikel Markezen Zure begiek.
Janari bat.
Etxeko oiloen arrautzekin egindako flanak estimu handia du gurean.
Edari bat.
Aldabako baserrian osabak egiten duen etxeko sagardoa.
Amets bat.
Askotan nahi nuke nire egunek 24 ordu baino lgehiago izatea.
Zeri diozu beldurra?
Nire alabei bizitzea tokatuko zaien etorkizunari.
Zerk sortzen dizu irribarrea?
Lexuri, nire alaba txikienaren ateraldiek.
Goierriko txoko bat.
Asko ditugu, Kizkitza, adibidez.
Gabirian biziko ez bazina?
Kale umea naiz, baina, ederki moldatu naiz herri txikian bizitzera. Ez dakit orain asmatuko nukeen berriro kalean bizitzen!