Ehunmiliak taldeko antolatzaileek urtero eskaini ohi dituzten zerbitzuak aurten ere emango dituzte, bai parte hatzaileei zein euren laguntzaileei zuzenduta, eta baita proba jarraitzera datozenei ere. Oihiko moduan, Ehunmiliak eta Goierriko Bi Handiak probak ibilbideko txoko ezberdinetan ikusi ahal izateko autobus zerbitzua jarri du aurten ere proben antolakuntzak, eta korrikalariei zuzenduta aparkalekuak eta pasta party-a ere bai.
Urtero bezala, ostiral eguerdiko otordua egiteko zerbitzua Igartzako jauregian egongo da, eta hala nahi duten korrikalariek bertan bazkaldu ahalko dute.
Aparkalekuetan aldaketak
Kanpotik Beasainera datozen korrikalariek Igartza auzoko parkinean utzi ahalko dute autokarabana edo furgoneta, bertako aparkalekua horretarako prestatuta baitago. Gainerakoan, aparkaleku eskaera egin duten korrikalarientzat Gipuzkoa plazan egongo da lekua gordeta, aurten Bernedo Eneako aparkelutik Gipuzkoa plazara mugitu baitute parte hartzaileentzako aparkalekua. Autobus zerbitzua ere bertatik abiatuko da aurten, hala Igartzara edo Antzizar kiroldegiko dutxak erabili nahi dituenak bertan edo plazan hartu ahalko du autobusa.
Gainerakoan, ohi bezala, Ehunmiliaken informazio gune nagusia Beasaingo Loinazko San Martin plazan egongo da, proba guztien irteera eta helmuga gunean.
Hiru probetarako dortsal banaketa eta motxilen kontrola, berriz, Gernika pasealekuko pilotalekuan egongo da; bertan ere emango da informazioa.