Jokin Muruak (Gabiria, 1985) saltzaile lanak egiten ditu bi enpresarentzat. Bertsolaria eta bertsozalea ere bada.
Nork irabaziko du Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa?
Nire ustez, Beñat Gaztelumendi da faborito nagusia.
Zein zaletasun dituzu?
Baratzea, mendia, lagunartea, zinea, irakurtzea…
Liburu bat.
Cancion de hielo y fuego. Erabat engantxatuta nago eta seigarren liburua noiz aterako zain naiz. Juego de Tronos telesaila bilduma horretan oinarritu da.
Pelikula bat.
Quentin Tarantinoren Django desencadenado.
Musika talde bat.
Hertzainak.
Abesti bat.
Anariren Harriak.
Janari bat.
Txipiroiak saltsan.
Edari bat.
Ura.
Oporretarako leku bat.
Aurten Indian egon gara. Mundiala izan da. Hurrengo bidaia ezagutzen ez dudan beste edozein tokira egingo dut.
Goierriko txoko bat.
Nire gurasoen etxeko balkoitik ikusten dena.
Amets bat?
Ez naiz oso ameslaria. Orain bizi naizen bezain ondo bizitzearekin konformatzen naiz.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Espero ez duzunean jasotzen dituzun detaile txikiak.
Gorroto duzuna.
Bidegabekeria.
Gabiriako alkatea bazina…
Alkateordea izan naiz eta ez da lan erraza. Gabiriako gunea oinezkoentzat izatea gustatuko litzaidake.
Gabirian biziko ez bazina…
Ingurua gustuko badut, edozein tokitan.