Iosune Arrondok (Segura, 1975) Turismoa ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean. Ondoren, Segurako Udalarentzat turismo egitasmo bat egin zuen. 2002an, berriz, kultur teknikari plaza lortu zuen.
Segurako kultur ekitaldi kuttuna?
Bakoitzak bere oihartzuna du, herrian eta herritik kanpo. Denborarekin, guztiek herria ezagutzera ematen laguntzen dute.
Segurako festa kuttunak?
San Joan jaiak. Ondo pasatzeko primerakoak dira: giroa, kuadrillak…
Zein zaletasun dituzu?
Irakurtzea, familia, paseatzea eta yoga egitea.
Liburu bat.
El poder del ahora, Eckhart Tolle-rena. Aberasten nauten liburuak gustatzen zaizkit. Liburu batek ez banau betetzen, utzi egiten dut. Pentsamendu positiboa dutenak atsegin ditut.
Musika talde bat.
Ken Zazpi.
Abesti bat.
Mikel Laboaren Izarren hautsa.
Janari bat.
Denetarik duten entsaladak.
Edari bat.
Sagardoa.
Goierriko txoko bat.
Segurako Madura eta Urbia.
Amets bat?
Maitasunean eta bakean oinarrituta bizitzea.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Nire alabak: Naroa eta Ane.
Gorroto duzuna.
Faltsukeria.
Segurako alkatea bazina…
Batzen gaituen horretatik abiatuko nintzateke, bizilagun guztion artean ahalik eta hobekien konpontzeko.
Seguran biziko ez bazina…
Tolosan. Han bizi izan nintzen bost urtez eta oso gustura egon nintzen.