Maite Izagirrek (Segura, 1971) Merkataritza-kudeaketa eta Marketina ikasi zuen Madrilen eta bere gurasoek duela 35 urte hartutako liburu-dendan lan egiten du. Gaur irekiko duten liburu azokako materiala Mirentxu liburu-dendakoa da.
Zeintzuk dira azken urteetan gehien saldu diren liburuak?
Millennium trilogia eta Cincuenta sombras de Grey. Euskal idazleei dagokienez, Kutsidazu bidea, Ixabel, Amaren eskuak eta Jara asko saldu ziren. Jakoba Errekondoren Bizi baratzea ere oso ondo saldu da.
Gustuko generoa?
Nobela historikoa.
Gustuko idazlea?
Toti Martinez de Lezea.
Liburu bat.
Noah Gordonen El médico.
Zein zaletasun dituzu?
Irakurtzea, noski, eta bidaiatzea.
Ametsetako bidaia.
Greziako irletara itzultzea.
Musika talde bat.
Van Morrison.
Abesti bat.
Van Morrisonen edozein.
Janari bat.
Arroza, edozein eratara.
Edari bat.
Ura.
Oporretarako leku bat.
Hondartza duen edozein herri.
Goierriko txoko bat.
Segurako Madura.
Amets bat?
Nire inguruko denak pozik bizitzea.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Nire bi haurren jaiotze egunak.
Gorroto duzuna.
Inbidia.
Beasaingo alkatea bazina…
Herriko merkataritza bultzatuko nuke.
Seguran biziko ez bazina…
Kostaldean dagoen herri batean.