Irakasle erretiratua da Erramun Amundarain (Itsasondo, 1951). Zaletasunez, musikaria, sukaldaria, saltsa askotako perrexila. Orain Kaldereroen antolakuntzan dabil buru-belarri.
Duela hiru urte Zozomikote pertsonaia sortu zuten, denbora kontzeptu bat pertsonifikatuaz. Urtaro aldaketa azaltzen du. Ipuina, abestia eta material didaktikoa ere sortu dute.
Zer dira zuretzat Kaldereroak?
Aro berri baten hasiera. Inauteriak ere asko bizitzen ditut, urtero joaten gara Iturenera.
Zaletasun bat.
Musika eta sukaldaritza. Jende eta leku asko ezagutzeko aukera ematen didate.
Liburu bat.
La caida de los gigantes Ken Follett-ena.
Pelikula bat.
La caida de los dioses Viscontirena. Ikasleei jartzen nien eta 40 bat aldiz ikusiko nuen.
Musika talde bat.
Benito Lertxundi eta Ez Dok Hamairu-ren denak.
Abesti bat.
Lertxundiren Loretxoa.
Janari bat.
Bakailaoa edozein eratara.
Edari bat.
Ardo beltza.
Oporretarako leku bat.
Andaluzia.
Amets bat.
Euskal Herria libre ezagutzea.
Jaso duzun oparirik bereziena.
18 urteko mutiko batek oparitutako belarritakoa.
Zeri diozu beldurra?
Faltsukeriari.
Zerk sortzen dizu irribarrea?
Haur bati ipuina kontatu ondoren egiten duen irribarreak.
Goierriko txoko bat.
Segura.
Herriko alkate bazina…
‘Haurrentzako hiri’ bat sortuko nuke. Madrilgoa oso berezia da.
Ordizian biziko ez bazina…
Itsasondon.