Garbiñe Alustiza (Zerain, 1964) Irakaslea da Tolosan, eta asteburuetan bere zaletasun nagusia praktikatzen du, bolatan jokatzea. Hainbat txapelketa ditu irabaziak, tartean Goierrikoa, Gipuzkoakoa eta Euskadikoa.
Nolatan bolari?
Etxean bi bolari handi izanda, aita eta anaia, nola ez ba! Iloba gaztea ere bide beretik doa.
Emakume asko al zarete?
Astero ibiltzen garenak 10-11.
Emakumea izateagatik zailtasun gehiago izan al duzu?
Kontrakoa, dena erraztasunak. Oso ondo hartzen gaituzte.
Zer behar du bolari on batek?
Gogoa bakarrik, astero alde batetik bestera ibiltzeko.
Pelikula bat.
Klasikoetan Al este del Edén, bertara etorrita Loreak.
Liburu bat.
Irakurtzen ari naizena Zu, Anjel Lertxundirena.
Musika talde bat.
U2.
Abesti bat.
Itoitzen Lau teilatu.
Janari bat.
Txapelak bezala puzten diren amak egindako taloak.
Edari bat.
Eguerdiko bermuta.
Goierriko txoko bat.
Gertu ditugun Urbiako zelaiak.
Oporretarako leku bat.
Eguraldi ona egiten badu edozein.
Amets bat.
Euskaldun bezala, geuk izan nahi duguna erabakitzea.
Jaso duzun oparirik bereziena.
I love you jartzen zuen hartzatxo baten irudia oparitu zidan nire alabak txikia zenean. Oraindik gordeta daukat.
Zerk sortzen dizu irribarrea?
Sarritan nire ikasleen ateraldiek.
Herriko alkate bazina…
Ufff! Ez nuke nahi!
Zerainen biziko ez bazina?
Itsasoa duen Euskal Herriko edozein herri txikitan.