Inazio Jabier Garmendia (Gaintza, 1968) herriko alkate izan da bi legealditan (1995-1999 eta 2007-2011) eta zinegotzi beste batean (1999-2003). Esperientzia bezala aberasgarria dela dio, «administrazioak barrutik nola funtzionatzen duen» jakiteko balio duelako. Bestetik, politika polarizatua dagoela uste du, eta sarri, «lan eta baliabide gehiago jartzen direla ideologiak aurrera eramateko, herritarren beharrei erantzuteko baino».
Zein zaletasun dituzu?
Mendian ibiltzea, ehiza, pilota eta txirrindularitza.
Liburu bat.
Irakurle kaskarra naiz, baina historiarekin zerikusia duen edozer gustura irakurtzen dut.
Musika talde bat.
Bruce Springsteen.
Abesti bat.
Benito Lertxundiren Loretxoa.
Janari bat.
Txipiroiak.
Edari bat.
Ardo beltza.
Oporretarako leku bat.
Galizia.
Goierriko txoko bat.
Enirioko larreak, Lareoraino.
Amets bat.
Politikariek herritarrentzako lan egitea, munduko injustiziak ezabatzeko.
Jaso duzun oparirik bereziena?
Nire bi alabak.
Zeri diozu beldurra?
Bakardadeari eta injustiziari.
Zerk sortzen dizu irribarrea?
Bi haur koskorrek elkarri hitz egitean sortzen duten konplizitateak eta garbitasunak.
Gaintzan biziko ez bazina?
Ez dakit. Ez dut irudikatzen Gaintzan bezain gustura biziko nintzatekeen beste lekurik.