Miren Deba (Aztiria, 1994) Lehen Hezkuntza Bereziko azken ikasturtean dago. Gabiriako Aztiria auzoan hazi eta bizi da. Auzoko ekimenak antolatzen aritzen da, batez ere festak, «aurten uztailaren 15etik 18ra izango dira». Festetan auzoak «bizia» hartzen duela dio. Auzo txiki batean bizitzeak «kotxea behar izatea» dakar mugitzeko, baina inguruak ematen dion «lasaitasuna edo naturarekiko harremana» ez ditu beste ezergatik aldatzen. Hori bai, garbi dauka, «auzo txiki batean onerako edo txarrerako» denok dutela elkarren berri.
Zein zaletasun dituzu?
Mendira joatea, eta trikitixa edo bertso saioak.
Liburu bat.
Amaren eskuak.
Musika talde bat.
Etzakit.
Abesti bat.
Josu Zubiaren edozein, eta trikitixa.
Janari bat.
Onddo-nahaskia.
Edari bat.
Sagardoa.
Oporretarako leku bat.
Kantabria aldea.
Goierriko txoko bat.
Larraitz edo Aztiri gaina.
Amets bat.
Ametsak egi bihurtzea.
Jaso duzun oparirik bereziena?
Belarritako pare bat eta argazki muntaia bat.
Zeri diozu beldurra?
Heriotzari.
Gorroto duzuna.
Itxurakeria eta inbidia.
Gabiriako alkate bazina?
Herritar bat gehiago izaten jarraituko nuke.
Aztirian biziko ez bazina?
Beste herri txikiren batean.