Erosoena umorezko gaietan sentitzen da Eneko Araiztegi bertsolaria (Segura, 1996). Txikitatik gustatu izan zaio bertsoak entzutea eta «lagun batek ere afizioa bazuenez, bertso eskolan apuntatu ginen biok». Aurten Osinalde bertso sariketako finala jokatu du Gabirian, «bertan sortzen den giroa nik behintzat ez dut beste inon ere ikusi. Gainera, entzuleek arreta handia jartzen die bertsoei eta errespetu handia erakusten dute bertsolariekiko».
Bertsolari bat.
Iker Zubeldia.
Zaletasun bat.
Pilota.
Liburu bat.
Lazkao Txikiren Irriz eta malkoz.
Musika talde bat.
Kupela.
Janari bat.
Txuleta.
Edari bat.
Gure etxeko ura.
Oporretarako leku bat.
Cambrils.
Amets bat.
Orain bizi naizen auzoan, Kortaberrin, bizitzea bizitza guztian.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Jaunartzea egin nuenean Irujoren izena zuen kamiseta bat.
Zeri diozu beldurra?
Etorkizunari.
Zerk sortzen dizu irribarrea?
Ostiralean lanetik ateratzeko orduak.
Goierriko txoko bat.
Barbari ingurua.
Herriko alkate bazina…
Herritik aparte dauden auzo eta baserrietako biztanleei kaso gehixeago egiten saiatuko nintzateke.
Seguran biziko ez bazina?
Inguruko herri txikiren batean.