Jesus Mari Kerejeta (Urretxu, 1946) urretxuar petoa da. Iparragirre kalean jaio zen, Urretxuren bihotzean. Gaztea zela akolito izan zen etxe ondoko San Martin de Tours elizan. Egun jubilatuta dago, baina Orbegozon aritu zen elektrikari lanetan eta ile-apaintzaile ere izan zen tartean. Soldadutza egin eta gero, bankuan aritu zen lanean jubilatu bitarte.
Zein zaletasun dituzu?
Irakurtzea eta mendian ibiltzea.
Liburu bat.
Ken Follet-en Los pilares de la tierra. Orain, La cancion de los Maories irakurtzen ari naiz.
Musika talde bat.
Oskorri.
Abesti bat.
Xalbadorren heriotzean.
Janari bat.
Galeperra saltsan.
Edari bat.
Sagardoa eta tarteka gin-tonic on bat.
Oporretarako leku bat.
Euskal Herriko edozein txoko.
Goierriko txoko bat.
Irimoko tontorra. Garbi dagoenean Pirinioak ere ikusten dira.
Amets bat.
Euskal Herri aske bat.
Egin dizuten oparirik bereziena?
Hiru seme-alaben jaiotzak. Eta orain, aitona egin behar nautela jakiteak.
Zerk sortzen dizu irribarrea?
Edozein motako ipuinek.
Urretxuko alkate bazina?
Bidegorrian, Gerra baserriaren parean, zuhaizti handi bat dago utzita. Hori garbituko nuke, jendeak aprobetxatzeko arnas leku bikaina izan daitekeelako.
Urretxun biziko ez bazina.
Gabirian.