Almitza elkartekoekin Alemanian izan berri da Haizea Arruti (Caracas, Venezuela, 1985). Esperientzia berria eta berezia izan da berarentzat, hau baitu parte hartu duen lehen lehiaketa. «Tokian tokiko sega erak ezagutzea izan da berezia, lanabesa bera eta honekin aritzeko moduak», dio Arrutik. Gizonezkoen egitekoa izan da sega beraienean, «umeak eta emakumeak, eskuareak astinduz atzetik aritzen ginen. Ikasteko grina izan dudanez, nahiari bidea jarrita ikasi dut».
Zaletasun bat.
Bizikletaz bidaiatzea.
Pelikula bat.
Dokumentalak nahiago.
Liburu bat.
Nekane Juradoren Aun en las tinieblas le sonrio a la vida.
Abeslari bat.
Mikel Laboa.
Abesti bat.
Mikel Laboaren Gure hitzak.
Janari bat.
Jatun ona naiz, janari ez diot muzin egiten.
Edari bat.
Mendiko ur freskoa.
Oporretarako leku bat.
Mendia.
Amets bat.
Mundua bizileku askea eta duina izatea izadi osoarentzat.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Jaiotzean osabak erbestera idatzitako bertso-sorta.
Zeri diozu beldurra?
Osasuna galtzeari.
Zerk sortzen dizu irribarrea?
Barru-barrutik sortutako beste irribarre batek.
Goierriko txoko bat.
Aralarko gainak.
Itsasondon biziko ez bazina?
Mendi magaleko herritxoren batean.