Igandean Euskal Jaietako desfilea ospatuko da Urretxuko Santa Anastasia jaietan. Aurten, 17:30ean hasita, hamairu kuadrillak parte hartuko dute desfilean, zanpantzar, dultzainero eta erraldoiez lagunduta. Goizean, berriz, euskal jaialdia egingo da.
Goi-alde kuadrillak, 1963an, garai hartan euskal literaturari egiten zaion kasu eskasa plazaratu nahi izan zuen irudiko karrozaren bidez. Ez zen boladarik okerrena izan hala ere, ordura arteko euskarazko lanen gabezia ugaritu egin baitzen bat-batean kultur arloan egindako lanari esker.
Baina literatur argitalpen horiek ez zuten behar adinako laguntasunik izan, eta pixkanaka desagertze bidean jarri ziren.