Egun hauetan arduratuta dabil Iñaki Imaz (Beasain, 1964) bere aitaren izena duen lasterketa antolatzen. Josetxo Imazek lan handia egin zuen atletismoaren alde. «Poz handia ematen dit bere omenez lasterketa antolatzeak. Dena ondo ateratzearen nahiak ardura ere sortzen du», dio Imazek. Lanbidez ETBko errejidorea da: «Nire lana platoko koordinazioa da, errealizadorearen begiak eta ahotsa izatea».
Atletismo proba bat.
800 metroko lasterketa.
Atleta bat.
Sebastian Coe eta Joaquim Cruz.
Lasterketa bat.
Olinpiar Jokoetako eta Golden Leagueko lasterketak.
Zaletasun bat.
Kirola orokorrean.
Pelikula bat.
Doce hombres sin piedad, Sidney Lumetena.
Liburu bat.
1984, George Orwellena.
Musika talde bat.
The Cure, bat esateagatik.
Abesti bat.
Txoriak txori, gazte nintzela hil zen ama eta orduko oroitzapenak dakarzkit.
Janari bat.
Entsalada.
Edari bat.
Garagardoa.
Oporretarako leku bat.
Mediterraneoko uharteren bat.
Amets bat.
Munduari bira ematea.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Goenkaleko aktoreek nire lana eskertzeko eman zidaten plaka.
Zerk sortzen dizu irribarrea?
Jendearen naturaltasunak.
Goierriko txoko bat.
Beasainmendiko txokoren bat, Abarizketa bereziki.
Ordizian biziko ez bazina.
Beasainmendin.