Noiztik zabiltza mendi lasterketetan? Nork edo zerk bultzatuta?
Aurten hasi naiz. Lagunak, familia, mutila… ari zitzaizkidan esaka.
Karrerarik gustukoena, orokorrean? Eta Goierriko Trail Kopakoa?
Arrasateko Udalatxeko Igoera, dudarik gabe. Goierrin, berriz, gutxien gozatu nuena: Axari Trail. Politena dela esango nuke.
Non entrenatu ohi duzu.
Udalaitz, Anboto eta alde hartan. Arrasaten ari naiz ikasten orain.
Nolako entrenamenduak izan ohi dira?
Lesio bat izan dut, eta bizikleta asko egin dut. Mendia eta asfaltoa ere bai.
Zer sakrifizio eskatzen dizu kirol honek?
Noizik behin juergaren bat utzi beharra, agian.
Eta zer gozamen eman dizu?
Batez ere deskonektatzea. Eskolatik irten, eta iluntzeetan joaten naiz.
Korrika, bakarrik ala taldean?
Entrenatzeko edo deskonektatzeko, bakarrik. Baina nahiago dut konpainiarekin ibili, nire neurri modutsuan ibiltzen den norbaitekin.
Zer distantzia datorkizu ondoen?
20-25 kilometro.
Zure ametsetako lasterketa?
Goierriko Bi Handiak.