Zaldibiako areto futbol taldea Gipuzkoako ligan ari da lehiatzen, herriko jokalariekin. Jon Ordozgoiti da (Zaldibia, 1983) entrenatzailea, eta berak dioenez, hori lortzeko sekretua urte askoan elkarrekin jokatzea da, «baita taldeko giro ona, eta partida ondorenetako poteo eta afariak ere».
Zaldibiko festetarako plan bat.
Festarako gogoa izanez gero, plan denak dira onak!
Zaletasun bat.
Lagunartea, irakurtzea, herriko kirolarien probak jarraitzea.
Pelikula bat.
Aupa Etxebeste!
Liburu bat.
Requiem por Navarra, Pello Guerrarena.
Musika talde bat.
Berri Txarrak.
Abesti bat.
Gatiburen Ihes.
Janari bat.
Izebaren tripakiak.
Edari bat.
Sagardoa.
Oporretarako leku bat.
Moncayo mendi ingurua (Zaragoza, Espainia).
Amets bat.
Euskal Herria burujabe bateko herritar izatea.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Taldean jarraitzeko zalantzan nintzen batean, lagunek bertso batekin oparitutako koadroa.
Zerk sortzen dizu irribarrea?
Lagun artean, giro ederrean pasatako momentuek.
Goierriko txoko bat.
Aralarko Arrantsao saroia.
Herriko alkate bazina…
Lan handiegiak niretzat, Joxean oso ondo ari da!
Zaldibian biziko ez bazina.
Antzeko egitura, giroa eta inguruak dituen beste herri batean.