Udako festa askotan jo ondoren, sagardotegi garaiko goraldiaren zain dago Ander Matxain trikitilaria (Gaintza, 1992). Bitartean, Aimar Urruzuno gitarra-jolearekin proba batzuk egiten ari da. eta «saioek arrakasta» izan dutela dio.
Trikitilari bat.
Kepa Junkeraren talentua ukaezina da, baina asko daude.
Trikiti pieza bat.
Kalejira dut pieza gogokoena.
Zaletasun bat.
Trikitia hartu, eta lagunekin garagardo bat edan edo afari bat prestatu, elkarrizketa interesgarria izanez.
Pelikula bat.
El Señor de los Anillos.
Liburu bat.
Frikia bada ere, Harry Potter sagaren jarraitzaile sutsua naiz.
Abeslari bat.
Michael Jacksonek kalitatezko musika komertzialaren salmenta mailetara eraman zuen.
Abesti bat.
Jacksonen Will you be there.
Janari bat.
Arrain zopa edo bakailao kroketak.
Edari bat.
Garagardoa.
Oporretarako leku bat.
Japoniako egunerokotasuna eta kultura ezagutuko nituzke.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Lagun on batek egin zidan eraztuna beti jantzita daramat.
Zerk sortzen dizu irribarrea?
Lagun artean erraz irteten zait irribarrea. Umore beltza ere asko gustatzen zait.
Goierriko txoko bat.
Anaiarekin oso gustura egiten dut Gaintzatik Baliarraingo San Juan iturrirako bidea.
Herriko alkate bazina…
Legealdia bukatzeko zain egongo nintzateke.