Aurten amaitu ditu Josune Azurmendik (Zegama, 1994) irakasle izateko ikasketak. Orain, bere ametsa errealitate bihurtzeko esperantzaz Donostiako Arte Eszenikoen tailerrean ari da, hiru urteko aktore formakuntzako lehen ikasturtea egiten. Urrup antzerki taldearekin urrian Eva guztiak antzezlana taularatzeari amaiera eman dio: «Harrera ederra izan du, jendeak barre egin du. Eta nork daki, agian bakarren bat identifikatuta ere sentitu da».
San Martin azoka da larunbatean. Zein plan izaten duzu?
Goizean azoka ikusi, talo bat jan eta eguerdiko poteoa. Ondoren babarrun jana egiten dugu, eta parrandarako giro aparta izaten da gauean.
Zaletasun bat.
Gauez kotxean noala musika jarri eta ozenki kantatzea.
Pelikula bat.
Euskarazko zinea sustatzea gogoko dudanez, Amama.
Liburu bat.
Albert Espinosaren El mundo azul. Ama tu caos.
Musika talde edo abeslari bat.
Egunaren arabera, baina gaurkoan Gatibu esango dut.
Abesti bat.
Lertxundiren Itsasoari Begira.
Janari bat.
Txokolate marroia, ez beltza eta ez zuria.
Edari bat.
Hotza garagardoa eta beroa kafea, esne pixka batekin.
Oporretarako leku bat.
Ahal bada, urtero leku ezberdinak ezagutzea gustatzen zait.
Amets bat.
Pertsona orok norbanako bezala dituen eskubideak izatea.
Zeri diozu beldurra?
Bizitza ez bizitzeari.
Goierriko txoko bat.
Zegamako plaza, Aizkorri zoragarri ikusten da bertatik.
Zegaman biziko ez bazina.
Agian ez nintzateke existituko.