Irakasle ikasketak amaituta etorri zen Lazkaora Izaskun Martinez de Zuazo (Gasteiz, 1974), «euskara ikasteko asmotan etorri, eta bertan familia osatu nuen». Gaur egun Olaberrian bizi da eta Ordiziako Altamira estadioko harreran lan egiten du. Txikitan igeriketan ibili bazen ere, orain ez du kirolik praktikatzen. «Hori bai, kirola ikustea nire zaletasun handienetakoa da: errugbia, futbola, saskibaloia, eskubaloia, atletismoa, igeriketa…»
Pelikula bat.
La Lista De Schindler.
Liburu bat.
Fantasiazko gaiek ez naute asko erakartzen, baina, Anne Ricen Entrevista a un vampiro.
Musika talde bat.
Queen.
Abesti bat.
Carmina Burana-k Erdi Arora garraiatzen nau.
Janari bat.
Mariskoa oso gustuko dut, batez ere lanpernak, baina ez dira sarritan izaten nire menuan.
Edari bat.
Xanpaina.
Oporretarako leku bat.
Lekeition ederki pasatzen ditut oporretako egunak.
Amets bat.
Eguneroko bizitza bizitzen dut.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Gurasoek oparitutako bidaia, Norbegiara.
Zeri diozu beldurra?
Sugeak ezin ditut ikusi ere egin.
Zerk sortzen dizu irribarrea?
Niri, irribarrea ateratzea ez da zaila. Baina, egia da asko pozten naizela ordiziarrek partidaren bat edo lasterketaren bat irabazten dutenean.
Olaberrian biziko ez bazina.
Ordizia aukeratuko nuke.