Ez da geldi egoteko gizona Julen Telleria (Segura, 1967): Segurako abesbatzako zuzendaria, txistularia, korrikalaria, mendizalea… Kantu-jiraren antolatzailea ere bada, «bazkal ondorengo kantu saioak lekua galtzen ari dira, kantu zaharrak abestea helduei bakarrik balegokie bezala. Lotsa ematen digu jendaurrean abesteak».
Korrika egitea eta mendia ere gustuko ditu Telleriak, «gustuz korrika egiten denean eguneroko arazoen ihesbidea da, oso osasungarria. Aldiz, bere buruari helburuak jartzeak askotan beharra bihurtzen du, eta hori arriskutsua da».
Zaletasun bat.
Musika egitea.
Pelikula bat.
Ghost.
Liburu bat.
Pijama marradunaz jantzitako mutikoa.
Musika talde bat.
Dire Straits.
Abesti bat.
Benito Lertxundiren Urrundik heldu.
Janari bat.
Arroza edozein eratan prestatua.
Edari bat.
Adinean aurrera noan heinean ardoa geroz eta gehiago.
Oporretarako leku bat.
Vieux Boucau (Landak).
Amets bat.
Jubilatu ondoren emaztearekin munduan zehar ibiltzea.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Lehenengo gitarra, 14 urte nituela.
Zeri diozu beldurra?
Gaixotasun larriei.
Goierriko txoko bat.
Aizkorriko mendilerroa.
Herriko alkate bazina.
Hilean behin herri mailako kantu afaria antolatuko nuke.
Seguran biziko ez bazina.
Zegama edo Zerain aldean, aldiro Seguratik pasatzeko.