Goierri garaiko ezti onenaren saria jaso du Floren Gutierrezek (Legazpi, 1961) Urretxun Santa Lutzi egunean egin zen lehiaketan. Milalore motako eztia aurkeztu zuen, «oso argia, eta gustu handikoa». Ezti gutxiko urtea izan da aurtengoa, baina dagoena «oso ona» dagoela nabarmendu du. Orain 25 bat urte hasi zen erlezaintzan, «Justo Barriola legazpiarrak irakatsi zidan oinarrizkoena». Pare bat erlauntzekin hasi zen, baina gaur egun 20 bat ditu Bixiolan eta Urtatzan.
Zein beste zaletasun dituzu?
Asko. Lorezaintza adibidez. Herriko hainbat ekintzatan ere parte hartzen dut, danborradan, esaterako.
Liburu bat.
Toti Martinez de Lezearen edozein. Eta Los pilares de la Tierra.
Musika talde bat.
Boney M.
Abesti bat.
Boney M-en Amanda.
Janari bat.
Gozoak, postreak.
Edari bat.
Ardoari puntua hartzen hasi naiz orain.
Oporretarako leku bat.
Errumania ezagutzea gustatuko litzaidake.
Goierriko txoko bat.
Korostiko ingurunea.
Amets bat.
Etxekoen egonkortasuna.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Gaztea nintzela oparitu zidaten urre koloreko zozoa.
Zeri diozu beldurra?
Beldurra baino errespetua gauza askori.
Herriko alkate bazina…
Herriarentzat baso landaketak egiteko lurrak erosiko nituzke ingurumena zaintzeko.
Legazpin biziko ez bazina?
Hiriburua ez den edozein lekutan.