Itsasondoko Kaxintane tabernan lan egiten du Rosi Noguerak (Tolosa, 1965). Jaiotzez tolosarra bada ere, badira 25 urte Itsasondon bizi dela eta azken 6 urteetan Kaxintanen ari da lanean. Ordizia hain gertu izanda ere, Itsasondon «giroa sortzen» dela dio Noguerak. Batez ere «udazkenean eta asteburuetan lan asko egiten dugu». Kontsumitu, berriz, kafea, pintxoak, errazioak… dira estimurik handiena dutenak.
Ze zaletasun dituzu?
Mendira joatea eta paseatzea.
Pelikula bat.
Memorias de Africa.
Liburu bat.
Ken Follett-en Los pilares de la tierra.
Abeslari bat.
Lou Reed.
Abesti bat.
Doctor Deseoren Abrazame.
Janari bat.
Barazkiak.
Edari bat.
Kopa bat ardo.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Bederatzi urterekin oparitu zidaten argazki kamara.
Oporretarako leku bat.
Argentina.
Amets bat.
Euskal Herria independientea.
Zeri diozu beldurra?
Gaixotasun luze bati.
Zerk sortzen dizu irribarrea?
Nire familiaren zoriontasunak.
Goierriko txoko bat.
Murumendi.
Herriko alkate bazina…
Ez dut alkatea izan nahi.
Itsasondon biziko ez bazina…
Iruñean.