Oso gaztea zela hasi zen eskubaloia ikusten «eta gozatzen» Marina Etxeberria (Ordizia, 1996). «Gure aitak Beasaingo taldean jokatu zuen. Duela 14 urte anaiak eta lagunek eskubaloian jokatu nahi zutela esan zioten, eta horrela sortu zuten gaur egungo Ordizia E. T.». Marina Ordiziako lehen nesken taldean hasi zen jokalari. Entrenatzaile, berriz, kadete mailan, neska gazteagoekin.
Orain Ordiziako gizonezko senior taldea entrenatzen du, Patxi aitarekin batera. «Hasieran beldur pixka bat ematen zidan, mutilak ni baino zaharragoak baitira». Baina denborarekin beldurrak uxatu zaizkio. «Taldeko mutilek oso ondo onartu naute eta beraiekin oso gustura sentitzen naiz. Gainera, nesken entrenatzailea izatea baina errazagoa dela iruditzen zait».
Ze zaletasun dituzu?
Eskubaloia eta juergak.
Pelikula bat.
La vida es bella.
Liburu bat.
V. C. Andrewsen Flores en el atico.
Musika talde bat.
Hesian.
Abesti bat.
John Lennonen Imagine.
Janari bat.
Txipiroiak.
Edari bat.
Gin-kasa.
Oporretarako leku bat.
Calafel (Herrialde Katalanak).
Amets bat.
Argentinara Iguazuko ur-jauziak ikustera joatea.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Panpina erraldoi bat, hartz bat.
Zerk sortzen dizu irribarrea?
Eskubaloiak eman dizkidan gauza on guztiak gogoratzeak.
Goierriko txoko bat.
Larraitz.
Herriko alkate bazina…
Laguntza gehiago emango nizkieke kirol taldeei.