Maitane Salsamendi (Zerain, 1982) Kimikan doktorea da, eta gaur egun Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) egiten du lan ikertzaile bezala, POLYMAT institutuan. Duela urte betetik Donostian bizi da, lanaren eraginez. Batez ere, Zeraingo jendea, paisaia eta bertako lasaitasuna ematen ditu faltan: «Goizean jaiki eta Txindoki ikusteak ez dauka preziorik», dio. Donostian bizitzeak, ordea, badituela bere alde onak uste du, erosotasuna batez ere, dena eskura edukitzea eta lanetik gertu egotea.
Zein zaletasun dituzu?
Antzerkia eta dantza.
Liburu bat.
John Steinbeck-en Las uvas de la ira.
Musika talde bat.
Ez dut faboritorik.
Abesti bat.
John Denver-en Take me home, country roads.
Janari bat.
Gure amaren piper beteak.
Edari bat.
Kafea.
Oporretarako leku bat.
Grezia.
Amets bat.
Lanpostu iraunkor eta duin bat lortzea, horrek dakartzan ondorio guztiekin.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Arrosa bat.
Zeri diozu beldurra?
Bakardadeari.
Zerk sortzen dizu irribarrea?
Nire alabak.
Gorroto duzuna.
Jende harroa.
Goierriko txoko bat.
Zeraingo Aizpea auzoa.
Herriko alkate bazina…
Alkate makilarekin paseatuko nintzateke je, je.
Zerainen biziko ez bazina?
Leku gehienek dute bere xarma aurkitzen jakinez gero.