Eider Urkiola (Ormaiztegi, 1996) Lehen Hezkuntzako gradua ikasten ari da Gasteizen. Bertan bizi da aste barruan eta, dioenez, horrek herri txiki batean bizitzearen abantailez pentsarazi dio. Gogoan duenez, oso umetatik lasaitasunez ibili izan da kalean, etxetik eskolara hamar minutu oinez, eta amonaren baserrira bost. Gertutasun «goxagarria» bizi izan du, bai lekuekiko, bai pertsonekiko. Bestalde, Ormaiztegik benetan falta duena, gertutasun hori elkartasun bilakatzea dela dio. «Batez ere gazteon artean, sortu ditugun kuadrillen arteko mugak apurtu eta elkarrekin bidea egiten hasteko».
Zein zaletasun dituzu?
Mendia, musika entzutea…
Liburu bat.
Caliban y la bruja: Mujeres, cuerpo y acumulacion originaria.
Musika talde bat.
2zio.
Abesti bat.
Por la ventana.
Janari bat.
Taloa.
Edari bat.
Ura.
Oporretarako leku bat.
Konpainia onean, edozein.
Goierriko txoko bat.
Zeraingo kartzelako terraza.
Amets bat.
Gure bizitzen gainean erabakitzeko ahalmena lortzea.
Zerk sortzen dizu irribarrea?
Maitatua izateak.
Ormaiztegiko alkate bazina?
Herritarron elkartasunean sakonduko nuke.
Ormaiztegin biziko ez bazina?
Mila leku datozkit burura, denetan emango nuke denbora bat.