Wikipedia entziklopedia, 2001. urtean sortu zenetik, hazi eta hazi ari da urtez urte, miloika erabiltzaileren ekarpenei esker. Horien artean, bere aletxoa jartzen hasi ziren hainbat euskaldun, euskarak ere Wikipedian bere tokia izan zezan.
Bakarkako lan hori egiten zuten hainbat lagun elkartu, eta Euskal?Wikilarien?Elkartea sortu zuten iaz, «Wikipedia eta bere inguruan dauden proiektuak sustatzeko, ezagutzeko eta hobetzeko» helburuarekin. Donostia 2016 kultur hiriburutzaren babesean, hezkuntzara bideratutako hainbat proiektu gauzatu dituzte, eta bide horri eutsi nahi diote 2017an.
Datuei begira, ondo kokatuta dago euskara, hizkuntza guztien artean 31.a baita edukien rankingean. Munduan dauden 7.000 hizkuntzetatik 300etan bakarrik aurki daitezke Wikipediarako idatzitako artikuluak.