Euskara balio erantsia izan daiteke saltoki, komertzio eta enpresa askorentzat.?Bai behintzat euskaraz bizi eta erosi nahi duten herritar euskaldunen artean. Helburu horrekin sortu da Baduzu.eus, euskal kontsumitzaileen kluba. Euskaraz salerosten duten komertzioen gida bat da, eta kontsumitzaileek beraien iritzia emateko aukera dute bertan.
Kontseilua, Behatokia eta Bai?Euskarari ziurtagiria daude egitasmo horren atzean. Hizkuntzaren normalizazioa laguntzeaz gain, alor sozio-ekonomikoan eragitea du helburu tresna berriak. Euskaraz erosi nahi duten kontsumitzaileak beraien gaiak euskaraz saltzen dituzten komertzioekin harremanetan jartzen ditu, komunitate bat sortuz. Dagoeneko 4.000 establezimendu daude, eta mapa batean ikus daitezke.