Zegama Aizkorri mendi maratoiko sare sozialen arduraduna da, Community Managerra, Maialen Arizkorreta (Zegama, 1989). «Facebook, Twitter eta Instagram bidez argazkiak bilduz, gutaz idazten dutena hedatuz… Asteburu batean pasatzen denaren interesa urte guztian zehar mantentzea ez da erraza». Hala ere buruhauste handiena «8.000 ezezko horiek ematen digute, kexa mezu artean pasatzen dut eguna».
Ze zaletasun dituzu?
Bidaiatzea eta mendira joatea.
Pelikula bat.
Behin eta berriz ikus nezake Kutsidazu bidea, Ixabel.
Liburu bat.
Toti Martinez de Lezearenak, esaterako La Herbolera.
Musika talde edo abeslari bat.
Gose, eta azken aldian Koban oso gustura entzuten dut.
Abesti bat.
Vangelis-en Titans, maratoiaren hasierako abestia.
Janari bat.
Txipiroiak.
Edari bat.
Garagardoa.
Oporretarako leku bat.
Konpainia ona bada edozein leku da primerakoa.
Amets bat.
Urte luzez bidaiatzen jarraitzea. Lagun batek dioen moduan: beti utzi behar baita zerbait bueltatzeko ere!
Zeri diozu beldurra?
Odola ateratzeari.
Goierriko txoko bat.
Arranoaitz aldera sarri jotzen dut, harri puntan eseri eta ezertan ez pentsatzera.
Zegaman biziko ez bazina…
Bizi izan naiz baina, badakizu ze plazera den Aizkorri egunero ikustea?