Txakel Urarte (Legazpi, 1957) Dekorazioan eta diseinu grafikoan lizentziatua da. Hasieran, 10 urtez lan egin zuen Legazpiko Patrizio Etxeberria lantegian, kamioiak kargatzen. Gero, diseinuarekin eta sormenarekin zerikusia duten lanetan aritu da. 2015ean Turarte estudioa ireki zuen Legazpin, diseinu eta argazkigintzari lotuta. Legazpiarra izeneko arropa marka propio bat ere badu.
Zein zaletasun dituzu?
Argazkigintza, diseinu grafikoa, eguzkia hartzea, aspertzea…
Liburu bat.
El Cuenco y El Baston.
Musika talde bat.
Triana.
Abesti bat.
Txoria txori Mikel Laboarena.
Janari bat.
Nire amaren xerra birrineztatuak.
Edari bat.
Coca Cola hotza botilan.
Oporretarako leku bat.
Hondartza.
Goierriko txoko bat.
Lazkaomendi.
Amets bat.
Hegan egitea.
Zerk sortzen dizu irribarrea?
Winston nire txakurrak.
Gorroto duzuna.
Ez dut inor ez ezer gorrotatzen.
Jaso duzun oparirik bereziena?
Alabaren bisita nire azken urtebetetzean.
Legazpiko alkate bazina?
Nor naizen eta nondik natorren ez ahazten saiatuko nintzateke.
Legazpin biziko ez bazina.
Legazpin biziko ez banintz, hemen bizitzea nahiko nuke. Baina Legazpin bizi naizenez, kostaldeko herri txiki batean biziko nintzateke.