Anthony Nazabalek (Altzaga, 2001) DBHko 4. maila bukatu berri du. Batxilergoa hasiko du datorren ikasturtean, eta ikasketak zientziaren arlotik bideratu baditu ere, ez daki etorkizunean zertan lan egitea gustatuko litzaiokeen. Nazabal altzagarra den arren, ama ingelesa du. Dioenez, bera jada ohituta dago bi kulturetara, euskalduna eta ingelesa, baina elkarren artean «ezberdintasun asko» omen daude, nahiz eta badituzten hainbat gauza komunean. Altzagan «bake eta lasaitasun asko» dagoela dio. Egunero jaisten da Ordiziara, eta horregatik, ez du ezer faltan ematen eta ez luke Altzagan ezer aldatuko.
Zein zaletasun dituzu?
Errugbian jokatzea eta gitarra jotzea.
Liburu bat.
Oroimenaren azala.
Musika talde bat.
ETS eta Guns N´ Roses.
Abesti bat.
Musikaren doinua.
Janari bat.
Txuleta.
Edari bat.
Muztioa edo sagardoa.
Goierriko txoko bat.
Aralarko Oiduiko txabola eta bere inguruak.
Oporretarako leku bat.
Ingalaterra.
Amets bat.
Errugbian maila profesionalean jokatzea.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Ez zait opari zehatz bat burura etortzen.
Zeri diozu beldurra?
Bizitzan nahi dudan hori lortu ahal ez izateari.
Altzagan biziko ez bazina?
Ez dut nire burua beste toki batean imajinatzen. Beti bizi izan naiz Altzagan, eta ez nuke beste leku batean bizi nahiko.