Amaia Ibañez (Legorreta, 1986) «gustura» bizi da Gaintzan. «Lasaitasuna dugu, mendiz eta naturaz inguratuta gaude… Hori bai, kotxearekiko menpekotasuna dugu, eta haizea indarrean ibiltzen da!». Legorretan Bizi Naturalaren Onurak izeneko denda dauka. Bertan produktu naturalak saltzen ditu, bertakoak, bereziak edota ekologikoak.
Zein dira bizi naturalaren onurak?
Osasuna, eta honekin batera zoriontasuna.
Egunerokoan erraza al da?
Ez. Mundu estresatu batean bizi garelako. Baina, norberaren esku dago bizi naturalago batera gerturatzea.
Zein zaletasun dituzu?
Mendira joatea, lagunekin irtetea, animaliak…
Pelikula bat.
12 años de esclavitud.
Liburu bat.
La formula de la felicidad, Stefan Kleinena.
Musika talde bat.
Extremoduro.
Abesti bat.
Zea Maysen Elektrizitatea.
Janari bat.
Onddoak, edozein eratara.
Edari bat.
Sagardoa.
Oporretarako leku bat.
Asturias.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Ilobek egindako marrazkiak.
Zeri diozu beldurra?
Heriotzari.
Zerk sortzen dizu irribarrea?
Haitz nire txakurrak.
Goierriko txoko bat.
Ausa Gaztelu mendia.
Gaintzan biziko ez bazina…
Legorretan ere ez naiz batere gaizki bizi izan 29 urtez.