Joseba Urdangarin Lasa (Zumarraga, 1961) Urdangarin burdindegiko nagusia da. 120 urtetik gora dituen familia negozioa da, «Gipuzkoako zaharrenetakoa», Urdangarinen esanetan. Negozioaz arduratzen den familiako hirugarren belaunaldia da berea. Lanaz gain, denbora librean kirola du afizio Urdangarinek. Eta horien artean bat azpimarratzekotan, xakea. Urretxun jokatu berri den Eire-Bankoa txapelketan parte hartu du, eta aurten hala izan ez bada ere, «askotan irabazi dut herriko jokalari onenaren saria», dio. Legazpiko Santikutz xake taldeko kidea da, eta Gipuzkoa mailako txapelketan ere parte hartzen du, lehenengo mailan.
Xakeaz gain, zein beste zaletasun dituzu?
Azkenaldian kayak-en munduan zaletu naiz.
Liburu bat?
Papillon.
Musika talde bat?
Bakarlariak orokorrean, baina bereziki Joaquin Sabina.
Abesti bat?
La distancia.
Janari bat?
Amak prestatzen duen arroza.
Edari bat?
Ardo on bat otorduetarako.
Oporretarako leku bat?
Kantauriko kostako edozein leku.
Goierriko txoko bat?
Urretxuko Eire taberna.
Amets bat?
Alaba zoriontsu ikustea.
Zumarragako alkate bazina?
Goiko auzoetara igotzeko baliabide gehiago jarriko nituzke, eskailera mekanikoak, kasu.
Zumarragan biziko ez bazina?
Kostako herri txiki batean.