Leire Larrañaga (Urretxu, 1988) Hezkuntza Bereziko irakaslea da lanbidez. Eta 2014. urtetik, Urretxu-Zumarragako Gure Esku Dago taldeko kidea ere bada. Orain, Ekainaren 10ean ditu jarrita begiak.
Zergatik da garrantzitsua Ekainaren 10eko hitzordua?
Aldaketa une baten aurrean gaude, eta etorkizuna herritar guztion esku dagoela sinistu eta aldarrikatu behar dugu.
Giza katea egingo da berriz.
Urretxuri eta Zumarragari 170. kilometroa dagokigu, Murgian (Araba). Bertara eroso joateko autobusak irtengo dira.
Biharko festa antolatu duzue herrian.
Gernikako Arbola plazan izango da. Ekintza ezberdinak daude 12:00etatik aurrera; eguerdian paella jana.
Liburu bat?
Mafaldaren komikiak.
Musika talde bat?
Negu Gorriak eta Ruper Ordorika kuttunak ditut.
Abesti bat?
Mendian gora haritza.
Janari bat?
Amonaren taloak.
Amets bat?
Abestiak dioen bezala… jende zoriontsua herri libre batean.
Edari bat?
Oso kafe zalea naiz.
Oporretarako leku bat?
Alcanadre (Errioxa).
Goierriko txoko bat?
Irimo.
Jaso duzun oparirik bereziena?
Aitak aspaldi oparitu zidan kaxa txikia.
Urretxuko alkate bazina?
Herria herritarrek egin dezaten saiatuko nintzateke.
Urretxun biziko ez bazina?
Kostako herriren batean.