Europan zehar oporretan ibilita etxean da dagoeneko Ion Gorrotxategi (Gabiria, 1996), eta amaitu berri dituen ikasketei probetxua ateratzeko lan bila hasi da. Lehen Hezkuntzan Gorputz Heziketako irakasle izateko ikasi du, baina musikarekin uztartu nahiko luke bere lan jarduna. Izan ere, Ionek gitarra jotzen du Guri5 erromeria taldean eta punk-oi musika jorratzen duen Zurrupurru taldean.
Musika talde bat.
Berri Txarrak.
Abesti bat.
Foo Fightersen The best of you.
Festarik festa zabiltza Guri5-ekin jotzen. Baina parrandarako, nongoak dira onenak?
Kariño handiena Gabiriakoei diet;?Azpeitikoak ere onak dira.
Parrandarako ezinbestekoak?
Konpainia ona, eta ahal dela, musika onez inguratuta.
Zein zaletasun dituzu?
Haurrak eta kirola ditut gustuko;?horregatik aukeratu ditut ikasketak. Bestela, futbola eta frontenisa, eta bidaiatzea.
Pelikula bat.
La vida es bella.
Liburu bat.
Txikitan behin baino gehiagotan irakurri dudan John Grishanen Theodore Boone.
Janari eta edari bana.
Arkume errea eta Irlandan probatutako zerbeza bat.
Oporrak non?
Oporretan mugitzea gustatzen zait, ez leku batean geratzea.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Gurasoek 15 bat urterekin oparitu zidaten lehen gitarra eta anplifikadorea.
Amets bat.
Musikatik bizi ahal izatea eta Euskal Herrri euskaldun eta independientea. Baita luzaroan zoriontsu bizi ahal izatea ere.
Zerk eragiten dizu irribarrea?
Ondokoen irribarreak.
Gabirian biziko ez bazina?
Goierritik kanpo, baina Euskal Herrian, herri ez handi ez txiki batean, ertainean.
Herriko alkate bazina?
Gaurkoak bezala, herri osoarekin harreman sanoa eta gertukoa mantenduko nuke.